Player_logo Podcasts Community Create a Podcast
460>_957856

1) Zatozte / amore / bidera / zelaiak / iraul-min / berriz dago- / oz
Urtetik / urtera / abian / aurrera / harago / ta gailena- / go-o.
Eta ZUgaz bidaide
Eta gugaz zori bereko
Baina ZUre maitale
Ez etxean bertan eskeko!

Ibilaldira noa
Ikastolatik nator
Ibilaldian nabil
Ikastolaren urgoran gorago.

EUSKARA BIZIDUN
BIZILAGUN
EUSKARA LAGUN ZARA
ZU EUSKALDUN.

2) Geure on- / darea / gozatuz / nahi dugu / nasaiki / bizi behingo- /oz
Bihotzez / pentsatu / buruaz / maitatu / izanik / buru eta bi / ho-otz

Eta ZU bere berme
Berba, solas, ele, hitzeko
Ahal baDUzu baita ere
berbaldunago, hiztunago.

Ibilaldira noa
Ikastolatik nator
Ibilaldian nabil
Ikastolaren urgoran gorago.

EUSKARA BIZIDUN
BIZILAGUN
EUSKARA LAGUN ZARA
ZU EUSKALDUN.

Amore bi eta-a
bakarra bihotza-a
Etxano bat eta-a
bi bider ba-at
Zornotza-a.

[PLAY]

Bi bilbotar elkartzen [juntatzen] dira, eta…
— Bilbotarrak... bilbotarrak gaituk, baina... la hostia gaituk bilbotarrak, e? Eta esaten dio besteak:
— Zer [ze] ari zara... Caceresen jaioa haiz eta.
— Motel, motel, bilbotarrok nahi dugun lekuan jaiotzen gaituk, e?

[PLAY]
460>_755321

Bestea ere… Bi bilbotar Gorlizen, plaian, hondartzan, eta San Mamesera joan aurretik… - Hi, San Mamesera joango al gaituk bainutxo bat hartzera Gorlizeko hondartzara, joango al gaituk? - Bai. Goazemak. Bainu-jantzia jartzen diate, eta dios, uretara sartzen dira eta… - Beno, noraino joango gaituk edo…? -batak besteari- - Hi, horizonteraino eta buelta egingo diagu.

[PLAY]
460>_753733

Beno, bilbainoena, bilbotarrena. Baten bat aditzen ari baldin bada, barkatu, barkatu. - Bilbon ba al dakizue zergatik daukaten super puertoa puertoa izan beharrean? - Ez dakitelako hormigonera geratzen.

[PLAY]
460>_753715

Beste donostiar bat ba omen zegoen Coca-cola makina baten aurrean, Coca-cola makina baten aurrean, eta kristoren kola. Txanpona sartu, eta "klan-klan", lata. Sartu berriz ere txanpona, eta "klan-klan", lata. Beste txanpona sartu, eta "klan-klan", lata. Kristoren jende pila, kristoren egarriarekin, eta denak, deank begira: "Zer arraio edo… Zenbat lata aterako dizkik honek?" "klan-klan", lata, "klan-klan"… Berriz ere joaten da kanbioen bila, txanpon gehiago ekartzen dizkik eta "klan-klan" lata, "klan-klan"… lata ateratzen da. Joder… Bat etortzen omen zaio eta, " - Luzerako al daukak, edo zer… - Bai, orain utziko diat, rratxan natxiok eta.

[PLAY]
460>_753664

Aurkitzen omen dira bi lagun, eta aspaldi ikusi gabeak, eta batak besteari galdetzen dio:
- Koño, Joxe Agustin, bizi al haiz?
- Bai. - Non ibili haiz?
- Ikasten aritu nauk.
- Ikasten?
- Bai, kanpoan.
- Koño, eta zer ikasi duk, bada?
- Zera, Logika.
- Logika?
- Bai, Logika ikasi diat.
- Koño, eta hori zer da?
- Adibide batekin esplikatuko diat. Hiri ze kolore gustatzen zaik gehiena? - Niri berdea.
- Koño, berdea? Berdea gustatzen baldin bazaik, orduan mendira joatea eta gustatuko zaik?
- Bai, bai, bai, bai.
- Eta mendia joatea gustatzen baldin bazaik, ba ehiza ere gustatuko zaik?
- Bai, gustatzen zaidak.
- Eta ehiza gustatzen bazaik hamaiketakoa egitea ere gustatuko zaik?
- Bai.
- Eta hamaiketakoa egitea gustatzen baldin bazaik, emakumezkoak ere gustatuko zaizkik?
- Bai.
- Eta orduan, homosexuala ez haiz izango?
- Ez. Ez.
- Horixe da ba, adibidea jarrita, Logika.
- Koño, ondo zagok. Joaten omen da tabernara eta…
- Hi,
-beste batekin hizketan hasten duk- lehengoan Joxe Agustinekin egon ninduan.
- Bai?
- Logika ikasi omen dik kanpoan!
- Logika? Hori zer duk?
- Ba, beno, ejemplo bat jarriko diat. Zera, hiri kolore berdea gustatzen al zaik?
- Ez.
- Orduan, homosexuala haiz.

[PLAY]

Zuek ba al dakizue Jesukristo bilbotarra zela? Bai. Ez al dakizue hori? Hara, bilbotarra zen. Zergatik? Bilbon jaiotzea besterik ez zuen, eta hala ere, Belenera joan zen jaiotzera.

[PLAY]
460>_753611

Bilbainoena, bilbotarrena kontatuko dut, oraintxe gogoratu naiz. Beste batetaz gogoratu naiz orain: “Zeintzuk dira Ozeano Atlantikoaren ezaugarriak?”. “Ba mendebaldetik Ameriketa dauka, hegoaldetik Hego-Poloa, eta ekialdetik Nerbionen desenbokatzen du”.

[PLAY]
460>_742572

KONTALARIA.- Antzinako denboretan gizonek ez zekiten Eguzkia zer zen, Eguzkirik ez zelako. Gau eta egunez Lurra Ilargiak eta Izarrek baino ez zuten argiztatzen. Gizonek uste zuten Izarrak hodeien atzean bizi ziren erraldoi batzuen begiak zirela. Ilargia, aldiz, izarrik handiena eta Zeruko Nagusiaren begia zela iruditzen zitzaien. Gainera, esan behar da antzinako denbora haietan gizonek ez zutela ez arkurik, ez gezirik erabiltzen eta txoriak eta basapiztiak ez zirela gizonaren beldur. Mila koloretako kakatuak eta papagaioak jolasean ibiltzen ziren oihan zabalean; ahate beltzak igerian ibiltzen ziren ibai lasaietan eta kanguruak gizonaren txaboletaraino iristen ziren saltoka. Inork ez zekien zer zen beldurra. Hala eta guztiz ere, basapiztiak batzuetan eztabaidan aritzen ziren elkarren artean. Behin batean kurriloa* eta emua*, txori hanka luzeak biak, paseatzera irten ziren. Gauza jakina denez, emuaren hankak, kurriloarenak bi halako dira eta kurriloa atzean geratzen zen, noski.
KURRILOA.- Ez ibili hain azkar, lagun!
KONTALARIA.- Baina emuak ez zion erantzun. Egia esan, bere asmoa ez zen azkar joatea, baina oso hanka luzeak zituen eta ezin zituen inola ere gelditu. Kurriloa bene-benetan haserretu zen eta bere laguna iraintzen hasi zen. Emuak ezin izan zuen hori jasan eta burua bueltaturik, sekulako mokokada jo zion kurriloari. Kurriloak lasterka bizian ihes egin behar izan zuen, baina ez zuen mokokada ahaztu. Emuaren habiara joan, haren arrautza handietako bat hartu eta gorantz bota zuen bere indar guztiez. Arrautza jira-biraka igo zen zeruraino eta han goian izar erraldoiek bildutako hosto pilaren gainean erori zen. Hostoen kontra jo zuenean, arrautza lehertu eta bere gorringo distiratsua hostoen artean zabaldu zen, sugar handi-handiak sortuz. Basapiztiak eta gizonak ez zeuden ohituta halako distirak ikusten eta ia-ia itsututa geratu ziren. Zeruko Nagusia ere bat-batean esnatu zen su handi hura ikustean. Lurrera begiratu zuen eta poz-pozik jarri zen: Eguzkiaren argitara Lurra askoz ederragoa zen.
ZERUKO NAGUSIA.- Benetan ikusgarria da Lurra! Horrelakoa izan behar du beti!
KONTALARIA.- Eta Zeruko suari begira geratu zen. Suak egun osoa iraun zuen, baina iluntzean agortzen hasi zen. Pixkanaka-pixkanaka, hodeien artean ezkutatzen ziren sugar txiki batzuk besterik ez ziren geratzen. Zeruko Nagusia beldurtu egin zen eta hauxe pentsatu zuen:
ZERUKO NAGUSIA.- Gauzak gaizki doaz, ba! Zerez piztuko dugu Zeruko sua, sugar guztiak itzaltzen badira?
KONTALARIA.- Orduan sutara kontu handiz hurbildu, sugarretako bat hartu eta hodei beltz baten barruan gorde zuen. Une hartan Lurrera gaua heldu zen eta gizonak lotara joan ziren. Baina Zeruko Nagusia ez zen lo geratu.
ZERUKO NAGUSIA.- Hasi lanean!
KONTALARIA.- Eta bat-batean milaka izar distiratsu agertu ziren. Izar haiek gau osoa hostoak biltzen pasatu zuten. Hosto piloa mendi baten tamainakoa izan zenean, Zeruko Nagusiak sugarra gainera bota eta bere laguntzaileekin batera putz egiten hasi zen. Poliki-poliki sugarra gorrituz joan zen eta suak sekulako distira ederra hartu zuen. Gizonak esnatu eta esan zuten:
GIZONAK.- Begira, Zeruko Sua Lurra argitzen ari da berriro!
KONTALARIA.- Eta lanera joan ziren poz-pozik. Egun harez geroztik, Zeruko Nagusia eta bertako langileak gauero-gauero lanean ibiltzen dira zeruan. Beraiek dira hostoak bildu eta Eguzkiaren suari putz egiten diotenak. Eta gizonek lo lasai eta lanera garaiz iristeko, Zeruko nagusiak oilarrari agindu zion gizona egunsentia baino lehenago esnatzeko. Horregatik, goizero-goizero, ekialdetik argia ikusi bezain laster, oilarra teilatu gainera igo, hegoak astindu eta honela oihukatzen du:
OILARRA.- Kukurruku! Kukurruku! Esnatu denok, Eguzkia hemen baitugu!
KONTALARIA.- Eta gizonak poz-pozik jartzen dira, badakitelako Eguzkiak bizia, argia eta beroa ematen dizkiela.
*Kurriloa: Grulla
*Emua: Emu (ostrukaren antzekoa)

[PLAY]
460>_717256

Ez dizuet esango zelan iritsi nintzen
hiritik lau edo bost ordutara
mendian hurrin egurrez eta hostoz eraikitako
eskola haretaraino.
Iritsi nintzen eta, albotik pasatu behar nuen arren,
mendien bestaldera bait nindoan,
Maisuaren abotsa entzundakoan jakin minez
gelditu nintzen:
«Mundua zabala eta arrotza da» zioen
liburu bat eskuetan zabalik.
Ate erdi irekitik ikusi nuen, Maisua, umeen
artean zutik diktatzen:
«Mundua zabala eta arrotza da» errepikatu zuen
eta umeak buruak makurtu eta
lapitzak paperaren kontra sakatuz hasi ziren
idazten: «M u n d u a...»
Maisuak silabak larriduraz iraun erazi zituen
gehitzeko «za-ba-la e-ta...»
gero abotsa ezpainetan zintzilik eutsi ondoren
bukatzeko «...arrotza da».
Umeen begi beltzak begiratu ondoren, kaligrafiaren
garrantzia azpimarratuz bezala
errepikatu zuen «Mun-du-a za-ba-la...» eta
hizkiak luzeagotuz «e-ta a-rro-tza da».
Orduan pausa laburra egin zuen eta gero errime
berriro: «Mundua zabala eta...»
eta umeteriak, begiak paper lohietatik altzatuz,
oihuka esan zuen: «...arrotza da!».

[PLAY]
460>_717257

Bilbo Zaharra euskaltegiak antolaturiko Euskal literaturaren ajeak forumaren barruan, Joseba Sarrionandiaren inguruan mintzatu zitzaizkigun Aitzpea Azkorbebeitia eta Gerardo Markuleta Euskaltzaindiaren aretoan. (2007-11-28)

[PLAY]